viernes, 13 de mayo de 2011

AMAIERAKO GALDE SORTA

AMAIERAKO GALDERA SORTA

Denon lana hobetuko badugu, ezinbesteko dugu zuen iritziaren berri izatea; horrela, geuk ere hobetu ahalko dugu gure egitekoa, inor ez baita akatsik gabea. Hortaz, mesedez, erantzun ezazue ahal denik zintzoen, gure helburua ez da-eta inor puntuatzea, ezpada denon prestakuntza hobetzea, bai zuena, bai gurea. Horrexegatik esan genuen denok ebaluatu behar dugula, hobera egin nahi badugu. Eskerrik asko!

Zein kontzeptu argitu zaizu?



Zein kontzeptu landu nahiko zenuke?



Zein kontzeptu ez duzu ondo ulertu?



Zer deritzozu unitatea lantzeko erari?



Zer deritzozu ebaluatzeko moduari?



Zure ustez, baliagarriak al dira landutako kontzeptuak?



Zer deritzozu tutorearen lanari? Zer besterik eskatuko zenioke? Zer iradokiko zenioke?



Zerekin ez zatoz bat?

lunes, 9 de mayo de 2011

ATZERAKARGA EKIDITEARI BURUZKO BIBLIOGRAFIA

IVAP: Galdezka, euskarazko zalantzei erantzunez
IVAP: IVAPeko estilo-liburua

ATZERAKARGA EKIDITEKO ZENBAIT ESTRATEGIA

DEKLINABIDE ATZIZKI BERDINAK ELKARREN ONDOAN EZ
1.      Aditz nagusia (uste du) deklaratiboa denez, aurrera eraman.
Sailburuak uste du Luisek emandako iritzia egokia dela.
2.      Ahal bada, konpletiboa ere aurrera eraman.
Ez da komenigarria deklinabide-atzizki bera daramaten bi hitz elkarren ondoan jartzea. Hori ekiditeko hainbat estrategia ditugu:
·         Perpaus nagusiko subjektua aditz nagusiaren atzean jartzea:
Euskaltzaindiak agindutakoa bete nahi du liburu berriak.
·         Aditz deklaratiboa aurrera pasatzea:
49.1 artikuluaren atalak zehazten du langileak noiz agertu bere dimisioa.
·         Galdegai faltsua erabili daiteke:
Lehendakariak gogor kritikatu ditu ministroak egin deklarazioak.
Lehendakariak kritikatu egin ditu ministroak egin deklarazioak.
·         Kataforak erabili daitezke:
3. atalean jasotako arauak hemen garatzen dira: 12. kapituluan.
·         Tartekiak:
Legearen 12. kapituluan –funtsezko kapitulua bera– 3. kapituluan jasotako arauak garatzen dira.
·         Aditz iragarleak:
3. atalean jasotako arauak garatu, 12. Kapituluan garatzen dira.



ATZERAKARGA
1.      Esaldi luzeegiak moztu.
2.      Mendeko perpausen ordez, juntatuak erabili.
3.      Subjektua eta aditza elkarrengana hurbildu.
4.      Galdegai denean, aditza aurreratu.
5.      Aditzaren aurrean galdegai faltsuak jarri: laster, beti, ongi, sarri, maiz, orduan, azkar, asko, hobe, askotan, inoiz, inondik ere…
Honenbestez, halako batean…
Ardura eduki, egia da, bistan da, kontua da, litekeena da, argi dago, garbi dago, damu dut, zaila da, aukera izan, hobe da…
6.      Definizioetan eta zerrenda luzeetan, laburrena aurrera.
Egiaztagiria da agiri bat, bertan adierazten dena egia dela ziurtatzen duena.
Egiaztagiria da agiri bat, ziurtatzen duena bertan adierazten dena egia dela.
Irakasle izango dira Juan, Susana eta Luis.
Irakasleak Juan, Susana eta Luis izango dira.
Juan, Susana eta Luis izango dira irakasleak.
7.      Kataforak erabili: honako hauek, ondorengoak, hauek…
8.      Aditz deklaratiboak aurrera pasa: esan, adierazi, ukatu, aldarrikatu, iragarri, erabaki, agindu eta abar.
9.      Baiezko perpausak ezezko bihurtu. Menderagailu asko, perpausa ezezkoan jarrita, aurrera pasatzen dira.
Ezin izan da ezer egin bileran, ez baita epaimahaia osatzeko behar den beste kide bertaratu.
*Ezin izan da ezer egin bileran, epaimahaia osatzeko behar den baino kide gutxiago bertaratu baitira.
10.  Kontuz ibili ezezkoetan: ez ogitarteko luzeegirik egin.

domingo, 8 de mayo de 2011

PROGRAMA


JARDUERAK
1.      SAIOA
a)      Jarduera: aurkezpena.
b)      Jarduera: ahoz nola egiten dugun.
c)      Jarduera: bideo bat (“Lara Medinabeitia: “Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea”. 2010/12/20. Berria.info. Ikusienak. 00:03:30).
d)     Jarduera: hiru testu aztertu.
e)      Jarduera: entzungai bat landu (“Autopsiarako frogak”, 2011/02/07. Ikasbil, 4. maila, 488765. 00:10:10).
f)       Jarduera: denen arteko elkarrizketa.
g)      Jarduera: etxerako lana. Iritzi-artikulua egin.

2.      SAIOA
a)      Jarduera: testu idatzi bat aztertu. Modu bitan egongo da idatzita, aztertu eta konparatzeko.
b)      Jarduera: testu bateko subjektuak nola dauden kokatuak aztertu.
c)      Jarduera: testu bat osatu. Subjektuak kokatu ahalik eta egokien.
d)     Jarduera: bideo bat ikusi (“Euskal Kulturgintzaren Transmisioa: Mario Zubiaga”. Berria.info.  00:04:10).
e)      Jarduera: etxerako lana: entzungai bat entzun eta aztertu. ( Joseba Azkarraga Etxegibel: “Trantsizio mugimendua” (2010/11/16), Ikasbil, 4. maila, 00:08:17).

3.      SAIOA
a)      Jarduera: bideo bat ikusi (Joxe Aranzabal: ”Mario Zubiaga & Xabier Lete”. 2009/05/14 (05:52). vimeno.com (4649890).
b)      Jarduera: testu idatzi bat aztertu. Aditz deklaratiboak.
c)      Jarduera: testu bateko aditz deklaratiboak kokatu.
d)     Jarduera: aditza aurrera eramateko zenbait estrategiaren gaineko teoria ikusi.
e)      Jarduera: testu idatzi bat aztertu, eta bertako estrategiak komentatu.

4.      SAIOA
a)      Jarduera: galdegai faltsuari buruzko teoria agertu.
b)      Bi testutako zati bi aztertuko dira, estrategia hori nola gauzatzen den ikuste aldera.
c)      Entzungai bat entzun eta aztertu (Fernando Plazaola:“Energia nuklearraren arazoak”. Ikasbil, 4. maila, 488053, 00:13:30).
d)     Jarduera: testu beraren bi bertsio ikusiko dira. Lehenengoan, esaldi luzeak erabiliko dira; bigarrenean, ordea, esaldi laburrak. Aztertu eta konparatu beharko ditu ikasleak. Ondoren, erabilitako estrategiak aztertuko dira denen artean.
Jarduera: iritzi-artikulua egin. Nola aldatu duten estiloa agertzeko.

PARTAIDEAK

  • Garbiñe
  • Laura
  • Patricia
  • Borja
  • Gaizka
  • Amaia
  • Iratxe
  • Isabel

AUDIOAK

  • Audioak
          Autopsiarako frogak

          Trantsizio mugimendua

          Energia nuklearraren arazoak

BIDEOAK

  • Bideoak
           Arkaitz Estiballes
           
           Mario Zubiaga eta Xabier Lete

           Mario Zubiaga