DEKLINABIDE ATZIZKI BERDINAK ELKARREN ONDOAN EZ
1. Aditz nagusia (uste du) deklaratiboa denez, aurrera eraman.
Sailburuak uste du Luisek emandako iritzia egokia dela.
2. Ahal bada, konpletiboa ere aurrera eraman.
Ez da komenigarria deklinabide-atzizki bera daramaten bi hitz elkarren ondoan jartzea. Hori ekiditeko hainbat estrategia ditugu:
· Perpaus nagusiko subjektua aditz nagusiaren atzean jartzea:
Euskaltzaindiak agindutakoa bete nahi du liburu berriak.
· Aditz deklaratiboa aurrera pasatzea:
49.1 artikuluaren atalak zehazten du langileak noiz agertu bere dimisioa.
· Galdegai faltsua erabili daiteke:
Lehendakariak gogor kritikatu ditu ministroak egin deklarazioak.
Lehendakariak kritikatu egin ditu ministroak egin deklarazioak.
· Kataforak erabili daitezke:
3. atalean jasotako arauak hemen garatzen dira: 12. kapituluan.
· Tartekiak:
Legearen 12. kapituluan –funtsezko kapitulua bera– 3. kapituluan jasotako arauak garatzen dira.
· Aditz iragarleak:
3. atalean jasotako arauak garatu, 12. Kapituluan garatzen dira.
ATZERAKARGA
1. Esaldi luzeegiak moztu.
2. Mendeko perpausen ordez, juntatuak erabili.
3. Subjektua eta aditza elkarrengana hurbildu.
4. Galdegai denean, aditza aurreratu.
5. Aditzaren aurrean galdegai faltsuak jarri: laster, beti, ongi, sarri, maiz, orduan, azkar, asko, hobe, askotan, inoiz, inondik ere…
Honenbestez, halako batean…
Ardura eduki, egia da, bistan da, kontua da, litekeena da, argi dago, garbi dago, damu dut, zaila da, aukera izan, hobe da…
6. Definizioetan eta zerrenda luzeetan, laburrena aurrera.
Egiaztagiria da agiri bat, bertan adierazten dena egia dela ziurtatzen duena.
Egiaztagiria da agiri bat, ziurtatzen duena bertan adierazten dena egia dela.
Irakasle izango dira Juan, Susana eta Luis.
Irakasleak Juan, Susana eta Luis izango dira.
Juan, Susana eta Luis izango dira irakasleak.
7. Kataforak erabili: honako hauek, ondorengoak, hauek…
8. Aditz deklaratiboak aurrera pasa: esan, adierazi, ukatu, aldarrikatu, iragarri, erabaki, agindu eta abar.
9. Baiezko perpausak ezezko bihurtu. Menderagailu asko, perpausa ezezkoan jarrita, aurrera pasatzen dira.
Ezin izan da ezer egin bileran, ez baita epaimahaia osatzeko behar den beste kide bertaratu.
*Ezin izan da ezer egin bileran, epaimahaia osatzeko behar den baino kide gutxiago bertaratu baitira.
10. Kontuz ibili ezezkoetan: ez ogitarteko luzeegirik egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario